Edukira joan

Rudolf Otto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rudolf Otto


Prusiako ordezkarien ganberako kidea


Prusiako Landtagko kidea

Bizitza
JaiotzaPeine1869ko irailaren 25a
Herrialdea Alemaniar Inperioa
HeriotzaMarburg eta Alemania1937ko martxoaren 7a (67 urte)
Hobiratze lekuaMain Cemetery of Marburg (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Erlangen–Nuremberg (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakteologoa, politikaria, filosofoa, saiakeragilea eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Berlin eta Marburg
Enplegatzailea(k)Marburgeko Unibertsitatea
Wrocławeko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa
Alderdi politikoaAlemaniako Alderdi Demokratikoa
National Liberal Party (en) Itzuli

Rudolf Otto (Peine, 1869ko irailaren 25a - Marburg, 1937ko martxoaren 6a) alemaniar filosofo eta teologo luteranoa izan zen.

1897-1914 urte-bitartean Teologiako eta Filosofiako irakaslea izan zen Göttingengo Unibertsitatean; 1914-1917 urteetan, Teologia irakatsi zuen Breslauko Unibertsitatean, eta 1917-1929 urteetan, irakasle izan zen Marburgeko Unibertsitatean. Ottok erlijiotasunaren jatorria aztertu zuen, eta erlijioaren filosofiari egin zion ekarpenik handiena Das Heilige (1917, Santutasuna) lana izan zen. Jainkoaren handitasun mugagabea, eta gizakiak haren aurrean duen xumetasuna eta miresmena dira liburuko gai nagusiak. Friedrich Schleiermacher filosofoaren eragina izan zuen.

Beste lan aipagarri batzuk: Aufsätze das Numinose betreffend (1923, Numinotasunari buruzko saiakera); Die Gnadenreligion Indiens und das Christentum (1930, Graziaren erlijioa Indian eta kristautasuna); Das Gefühl des Überweltlichen (1932, Lurraz gaindiko sentipena).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]